jueves, 19 de enero de 2012

Berbalagunen partez


Meatzaldean euskaraz bizitzea ez da batere erraza; klase, eskola edo euskaltegietatik kanpo erdara da    nagusi, euskara ikasleak eta euskaldunak oro har aukera murritzak ditu bere hizkuntzan mintzatzeko. 

Ortuella inguruan hainbat berbataldeak duzu eskura.  Hona hemen hauen ordutegiak eta elkartokiak:

Astelehena:
07:30ean, Gizarte Zerbitzuetako Udal langileak (Ortuella)
18:30ean Uriosteko ludotekan (Ortuella) 
20:00etan, herriz aldatzen doaz (Meatzaldea)

Asteartea:
19:30ean, Biarritzen (Ortuella)

Asteazkena:
18:30ean, Ferrobarrilen (Ortuella) 

Osteguna:
20:00etan, Txoko Atxitun (Ortuella)

Ostirala:
10:00etan, Black & White (Ortuellan)
 12:00etan, Las Cacuelitas (Ortuella)

GURASOLAGUN: Guraso eta haurrentzat ere lekutxoa dugu. Aurten gurasoak eta haurrak elkarrekin biltzen diren familia-talde bat lortu dute. Uriosteko ludotekan biltzen dira, astelehenetan, 18:30ean.

3 comentarios:

  1. meatzaldean ere euskaraz bizi nahi dugu! :D eskerrik asko berbalagun

    ResponderEliminar
  2. Euskara, Euscara, Euskera, Eskuara… izen anitz, esanahi bakarra. Euskarak egiten gaitu euskaldun, euskarak egiten du Euskal Herria. Aldi berean euskaldunok egiten dugu euskara, Euskal Herriko hizkuntza maitea. Euskaldunik gabe ez dago euskararik, euskara gabe ez dago euskaldunik.

    Txikitan ikastolan euskaraz mintzatzen ikasi genuen, han euskaraz hitz egiten genuen, egunero, denbora guztian. Konturatu ginen ez genuela behar erdara, euskaraz bizi genezakeela. Garai hartan gutxi batzuk euskaraz bizi ginen Meatzaldean, eskola barruan. Euskaraz jolasten ginen, euskaraz elkarri maite genion, euskara maite genuen… Zoritxarrez Meatzaldea erdalduna zen eta ikastolatik ateratzeko orduan gure gurasoek itxaroten gintuzten, irri bategaz, baina erdara haien ezpainetan. Momentu horretatik, 4:30k inguru, utopia zirudiena amaitu egiten zen, hurrengo goizerarte. Hori izan liteke ezkerraldeko euskararen arazo nagusia, gurasoen hizkuntza, gure arbasoen hizkuntzaren herentzia. Hala ere, haien hezkuntza garaian euskara ikasteko zailtasunak zirela eta, aitzakiatzat har ditzakegu.

    Dena den urrats handia izan zen gure ikastola garaian eduki genuen euskararen hazkundea, baina geroago institutura joan beharra izan genuen. Han eskola ezberdineko gazteok bildu ginen, eskola euskaldunak, euskara irakasten zuten eskola erdaldunak eta A ereduko eskolak. Lehenengo eskola egunetan arraro sentitzen ginen, eta ez soilik eskola aldaketagatik, gure hizkuntza faltan botatzen genuelako. Patioan, klasean, pasalekuetan, irakasleen artean erdara entzuten zen. Momentu hartan gure utopia delako hori amaitutzat eman zuten askok, euskara hizkuntzatzat hartu beharrean arlotzat hartzen zutenak, asignatura hutsatzat…

    Zorionez baginen gutxi batzuk euskara gure baitan generamanok, euskara maite genuenok, erdarak lotzen gintuzten kateek apurtu genituenok. Gizarte erdaldunari aurre egiten ari garenok gara minoria hau, euskaldunok. Gure hizkuntzarekin aurre egingo diogu erdararen zapalkuntzari, erdaldunak euskaltzaletuz, euskaltzaleak euskaldunduz, gurasok gure seme-alabei euskaraz mintzatzen. Gutxiengo garenok maioria izango gara noizbait, gure indarrak batuz, antolatuz eta ekinez. Meatzaldea gure haurtzaroko utopia bihurtuko dugu, urratsez urrats, pausoz pauso, gelditu barik. Danon eskuan dago herrialde honen etorkizuna, herri honen hizkuntzaren berpizkundea lortuko dugu Euskal Herri euskalduna lortu arte. Ez dugu etsiko, gure herria maite dugulako eta euskaraz bizi nahi dugulako.

    ResponderEliminar

Si quieres cambiar algo, sé parte del cambio, implícate, participa, difude. Desde fuera mirando sólo adquieres el vicio de la crítica.