lunes, 28 de septiembre de 2009

Ortuellako Euskal Jaiak



Urriaren 1an
Mikel Urdangarin musikariak eta Kirmen Uribe idazleak hasiera emango diote egitarauari ,GORBEA aretoan, "Internet Kafe" izeneko ekitaldiaz. Bertan egunerokoan eta hainbat bitxikerietan oinarritutako abesti zein olerki eskeiniko dituzte.


Urriaren 2an
Umeen egunean, txikienak betiko arropaz jantzi beharko dira eta egunean zehar tailerrak eta jolasak izango dituzte Nagusientzat Udal enparantzan fanfarrea eta musika egongo dira.

Larunbatean, urriak 3
Goizean bizikleta martxa egongo da eta 15:00etan bertso bazkaria frontoi txikian Andoni Egaña eta Unai Iturriagaren eskutik
(15 euro 946640200 edo euskara@ortuella.biz)
18:00etan, Otxartaga plazan, umeentzako antzerkia eta iluntzean euskaraokea (22:00etan). Gaueko 23:30etan Esne Beltza taldeak kontzertua eskeiniko du.


Urriaren 4an
Putxeren txapelketa izango da ekitaldi nagusia. Ondoren herri bazkaria frontoi txikian. Gainera harri zulatzaileen Euskal Herriko IX. txapelketa izango dugu Otxartaga Plazan (bikoteka)

6 comentarios:

  1. ¡aibala! ¡Si tambien publicais algo en vascuence! Se me hacia raro tanto gaurko ipuna y tanto anitza. Pero en fin, me figuro que habeis recibido un e-mail y ala, cortaypega. Dena dela mila esker horrelako egunak eta herrian antolatzen diren euskarazko jarduerak hain ondo zabaltzeagatik! (ironiaren doinua ez da erraz antzematen)

    ResponderEliminar
  2. Arrikitaun, zure hurrengo ekarpena blogean euzkeraz izatea espero dugu, gure eta orain zure bloga irekita dago eta. Zure zain gaituzu.

    ResponderEliminar
  3. Zain egotea baino hobe jendearen ekarpenak sustatzen badira. Ortuellan badira-gara euskaraz normaltasunez bizi nahi dugunok. Ikusi gura? Jarri googlen, youtuben, flikrn edo beste beste sare sozialetan Ortuella+Euskara eta batzuk topatuko dituzue, neuk behintzat ikusi-ikusi ditut. Ondo legoke eurekin batera elkarlanean hastea. Honaino nire lehen ekarpena.

    ResponderEliminar
  4. Arrikitaun,majua, finkatuta al zaude apalankatuta post honetan? hitz gutxiago eta gehiago egin.Bidaia aurrera doa.

    Ortuellan normal bizitzea zer den iritziaren kontua baino ez da. Bizitzan kontua ez da hitzkuntza bakarrean egitea,sentitzen dugun moduan eta unea egitea baizik.Segun non,zertarako, norekin, nahi duguna, etabar.

    Nahi duzunean hemen gaude gu ere zurekin euskeraz , gaztelaniaz edo frantzesez Ortuellaren alde egiteko prest.

    Baina gogora ezazu bizitzan hobe interneten eta mozorrotuta baino; gauza birtualak ez dira hain divertigarriak eta.

    ResponderEliminar
  5. maite salada (barkatu horrela erantzutea baina zeure tonua jarraituko dut)
    1. ez eskatu ekarpenik erantzunik nahi ez baduzue, filtroarekin nahiko da eta.
    2. post honetan baldin banago (bagaude) gaiarekin lotura duelako izango da, ezta?
    3. hiz gutxiago eta gehiago egin? ez dakit zertara datorren, izan ere egunero egiten dut eta.
    4. interneten mozorratuta? izen abizenak jartzea baino nor bere iitzia ematea zilegia da, maite asko dauz munduan, arrikitaun bakarra!
    5. frantzesez ortuellan, mondieu! ekarpen polita egin duzuna!

    Ez txarto hartu, beste era batez azalduko dut aurreko mezuetan idatzitakoa.
    Aber, alboko barran zergatik ez daude ORTUELLAN euskararen alde lan egiten dute erakundeen loturak? esaterako hauxe: http://meatzaldea.blogspot.com/

    ResponderEliminar

Si quieres cambiar algo, sé parte del cambio, implícate, participa, difude. Desde fuera mirando sólo adquieres el vicio de la crítica.