martes, 13 de octubre de 2009

Gaurko ipuina

Le propuso matrimonio. Ella no aceptó. Y fueron muy felices.

Lauro Zavala, Minificción mexicana, p. 227

3 comentarios:

  1. Claro, como que el matrimonio es la principal causa de divorcio.

    ResponderEliminar
  2. Beste bat, Josu Waliñorena , oparitzen dizut:

    “Gizonak txoria izutu zuen bidea igarotzean. Txori txikia beldurtuta, hegoak zabaldu eta bide ondoko zuhaitz batera igo zen, airean azkar mugituz.
    Adarraren babesetik gizonaren mugimenduak jarraitu zituen, adi. Bidearen erdian gelditzen ikusi zuen, euripean makurtu eta berak begiz jota zeukan barraskiloa lurretik jaso eta plastikozko poltsa batean sartzen.
    Txio egin zion txoriak, haserre, baina alperrik.
    Gizonak aurrera jarraitu zuen, txoria jan asmo zuen barraskiloa berarekin eramanda. Honek, triste begiratu zuen euritan hutsik gelditu zen bidea, putzuak baino ikusiko ez zituelakoan baina, han, bare bat zegoela ikusi zuen.
    Berehala egin zuen adarretik salto eta kolpe azkar batez harrapatu zuen barea, beste inork harrapatu aurretik. Mokoa gorantz zabaldu zuen, barea euri freskoarekin batera irentsi asmoz. Honen azken mugimenduak sentitu zituen eta, bat-batean barearen ahotsa entzutea iruditu zitzaion.
    —Denok gara jangarriak —onartu zuen bareak moko barrutik.
    Txoriak ez zion jaramonik egin eta, burua zerurantz altxatuz kolpera irentsi zuen.”

    ResponderEliminar
  3. Edo idazle berberak idatzitako beste ipuin hau:

    Idazlea desesperatuta zegoen.
    Atzera aurrera zebilen, etsita, haserre, bere jardunean blokeatuta… desesperatuta.
    Aste horretan bertan entregatu behar zuen ipuina argitaletxean. Guztiak zituen zain: editorea, ilustratzailea, irakurleak… baina, berari ez zitzaion ezer bururatzen.
    Bere azken bizipenak ekarri zituen gogora. Lagunek kontatutako anekdota zaharrekin saiatu zen. Egunkari guztiak errepasatzen zituen albiste xelebreen bila baina, alperrik. Ez zitzaion ipuinik bururatzen.
    Etsitako idazleen azken errekurtsoa saiatzea erabaki zuen: boligrafoa eskuan hartuta orri zuriaren aurrean jarri eta itsu-itsuan idazteari ekin zion.
    Horrela hasi zuen ipuina:
    “Idazlea desesperatuta zegoen.”

    ResponderEliminar

Si quieres cambiar algo, sé parte del cambio, implícate, participa, difude. Desde fuera mirando sólo adquieres el vicio de la crítica.