Gizona dendan sartu denean irratia piztuta dutela ohartu da.
Betiko ahotsa iritsi zaio bozgorailutik, betiko politikiariaren lelo usatua: “Bakea ez da negoziatzen. Ezin zaio preziorik jarri bakeari”.
Gizonak barre egin du ahopeka.
—Zergatik egiten duzu barre? —galdetu dio dendariak.
—Bakeak baduelako prezioa —erantzun dio gizonak—, eta ez da garestia. Emaidazu Gusanitos pakete bat.
Gizonak mostradore gainean hogeita hamar xentimo utzita Gusanitos paketea luzatu dio ondoan negarrez duen haurrari.
Berehala isildu da.

Wali
Badik Waliño, halaxe dela! Batzuk txikikeriekaz konformau egiten dituk, horiei erreza duk euren negarrak erostea. Gure paraje honetan halako asko zeudek. Eman eta ixo! Beste batzuk aldiz ez dituk hain merke erosiko. Horiei esker aurrera atera gaituk. Bap!ek ederki kantatzen zuan; "zenbat diruzale, zenbat putaseme!"
ResponderEliminarTxotxongilo antzerkiekin engainatzen gaituzte. Errealismo ukitu bat emateko horiei, langile grebarena, transferentzia liskarrarena, etab., antzezten dituzte noizean behin, baina amaiera zoriontsua dutenak guztiak. Oraingoak ere badu prestatuta guztion esperantza piztu nahiko lukeen biharamuneko akordioa. Jabeek ez lukete besterik onartuko, eta gu pozik gauzak okerrago jarriko ez diren esperantzan. Ez gara gozokiekin konformatzen diren haurrak, eta antzerkia ematen digute. Gurekin ez dute kontatzen eta ez ditugu txalotuko, baina horretako ere konpontzen dira gu gabe.

ResponderEliminarHolaxe da anonimo, denok dakigu baita txontxongiloek eurek ere. Beraz zer egin daiteke? Nik ez dakit, baina malaletxea atera ingurukoak iratzarri, txontxongiloak agerian utzi eta atzean daudenei egurra, egurra beti! Dena dela, gureak baino hobeto Evaristoren berbak Ondo izan!
ResponderEliminarTxotxongiloen artean bizi gara; batzuk ikusiz gozatzen dute, besteak harien dantza gustura antzezten. Horren jakitun gaudenok tarteka-marteka gure malaletxea ateratzeko aukera izaten dugu. Orduan bai, orduan kontuz mugitzen dira gure ostien beldur. Maisu-piztiak dioen moduan Bizitza horrelakoa da!
ResponderEliminarEskerrik asko iruzkigile giztiei Walik esaten duena gaurkatzeko
ResponderEliminar