viernes, 15 de julio de 2016

EKOMARTXA





Os esperamos en la martxa a su paso por nuestros municipios y os invitamos a la concentración frente a la Petronor a las 13.30. Anima zaitez!!!

Ecologistas en Acción konfederazioak eta Ekologistak Martxanek antolatzen duten Ekomartxaren VI. edizioak datorren uztailaren 16ean hasi eta 15 egunetan zehar Kantauri kostaldeko hainbat herri eta paisaia zeharkatuko ditu, uztailaren 30ean Xixonen amaitu aurretik.

“Pedalei eragin planeta hozteko” lelopean, ibilbide honen helburu nagusia aldaketa klimatikoak gure kostaldean duen eraginaz kontzientziatzea eta jasangarria ez den hazkundea salatzea da, baita bertako balio naturalez gozatzea ere.

Ibilbidea Euskal Herrian:


Larunbata uztailak 16, 1. etapa: Bilbo – Lemoiz – Bilbo

9:00 Bilbo (irteera Arenaletik) – 10:30 Getxo – 12:00 Plentzia – 13:30 Lemoiz, zentral nuklearra (Euskal Herriko borroka antinuklearraren 40.urteurrena dela eta omenaldia) –15:00 Gorliz (bazkaria) – 17:30 Gorliz (irteera) – 18:30 Sopela – 19:30 Bilbo (paseoa hiritik eta etapa amaiera).

Igandea uztailak 17, 2. etapa: Bilbo – Muskiz

9:30 Bilbo (irteera Arenaletik ) - 11:00 Barakaldo (hamaiketakoa Txoznetan) – 12:00 Portugalete – 12:30 Abanto-Zierbena (La Galdamesa bide berdea) – 13:30 Muskiz (Petronorren kutsaduraren aurka Anti-Coke koordinadorarekin bat) – 14:30 La Arena Hondartza (bazkaria).

Arratsaldean txangoa egingo dugu Zierbenara Superportuak ingurumenean dituen eraginak ezagutzeko.

Astelehena uztailak 18, 3. etapa: Muskiz – Laredo

9:00 Muskiz (irteera Meatzaritik) – 9:30 Pobeña – 10:30 Kobaron (Kantabriaruntz)


Pedalei eragin, planeta hozteko!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Si quieres cambiar algo, sé parte del cambio, implícate, participa, difude. Desde fuera mirando sólo adquieres el vicio de la crítica.